Hamaika Gara (Dupla & Itziar Ituño)

Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromisoak biltzea xede duen Hamaika Gara ekimenak bideoklipa aurkeztu du. Abestia Dupla talde aguraindarra eta Itziar Ituño aktorearen arteko elkarlanaren emaitza izan da. Iratxe Reparazek sortu du bideokliparen kontzeptua eta Venet Studio arduratu da zuzendaritza lanez.