Hatortxu X.eko ‘Kristal kolpatuak’ Mafalda taldearen eskutik
2017/06/07
Loading player...

Hatortxuren X. ediziorako egin zuen Governors taldeak ‘Kristal kolpatuak’ kantua, XX. edizioa iristearekin bat lan honen bertsio propioa datorkigu Herrialde Katalanetatik, Mafalda Valentziako taldeak zabaldu berri du, «gure apurra eskaintzeaz harro eta esker onez», adierazi dute taldetik. Eskaintza berezia ere egin dute abestia hedatzearekin bat, «Euskal Herriko errepresaliatuei. Baita euren senideei ere, zeharka zigorra sufritzen ari baitira, euren bizia jokoan jarriz errepidean, honek dakarren gastu ekonomikoa asumituz». 

Edizio berezia izango da Hatortxuren aurtengoa, Lakuntzan uztaileko azken asteburuan ospatuko da, uztailaren 27tik 30era, biak barne.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.