«Hau ez da inoiz ikusi. Europak arrazoia eman dio eta Espainiak ezin dio kendu»

Xabier Atristainen abokatuak, Zigor Reizabalek, haserre baloratu du ostiral honetan Espainiako Auzitegi Gorenak Estrasburgoko epaia aplikatzeari uko egin eta duela astebete espetxera itzuli duen erabakia. «Lehen aldia da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak estatu bat kondenatzen duela eta hainbat eremutako presioengatik, epai honek izan ditzakeen ondorioengatik eta irismenagatik, arau guztiak hautsiz, Auzitegi Gorenak dukiak eta ondorioak aldatzen dituela eta, gainera, espetxeratzea agintzen duela».

2022 EKA. 10