‘Herri Txiki zahar honetan’, Josu Bergara
Josu Bergarak ‘Kanta Txikien Indarra‘ diskoa kaleratuko du berehala eta aurrerapen gisa ‘Herri txiki zahar honetan’ abestia kaleratu du. Ekainaren 18an zuzenean grabatu zuen Bergarak zortzi musikariren laguntzaz. Bertan ziren Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez Lauzirika (pianoa), Dani Gonzalez (baxua), Txema Arana (bateria), Natalia Wang (biolina) riadna Villate (biola) eta Claudia Díez (txeloa).
Diskoaren grabaketan Mikel Markez bakarlaria, Gaizka Peñafiel trikitilaria, Maria Rivero eta Ane Martinez abeslariak eta Izaskun Canga ukelele jotzailea izan ditu Bergarak lagun.
2015 URR. 28




