Itzal, ‘Eutsi’

Durangon, Martxoaren 8ari begira, martxan den abesti feministen lehiaketan parte hartu duen abestietako bat da Itzal taldearen ‘Eutsi’. Herri akordioa sustatu du lehiaketa, indarkeria sexista ikustarazteko eta emakumeen kontrako erasoak prebenitu ahal izateko tresna izan nahi du Herri Akordioak eta Durangon zenbait erakunde, kirol, kultura eta gizarte arloko elkarte, tabernari, merkatari, elkarte feminista eta norbanakoek eratu dute. 

Ostiralean ezagutuko da abesti feministen lehiaketako garailea, baina Itzal taldearen oihartzuna sare sozialetara heldu da lehiaketak iraun bitartean.

2018 MAR. 06