Jose ‘Pepe’ Mujica Uruguaiko presidente ohia zendu da, 89 urte zituela
Jose ‘Pepe’ Mujica Uruguaiko presidente ohia zendu da 89 urte zituela, 2024ko apirilean aurkitu zioten hestegorriko minbiziaren ondorioz.
Montevideon hil da, jaio zen hiri berean, 2025eko urtarrilean gerlariek merezi duten atsedena aldarrikatu ostean, Uruguaiko hiriburuko kanpoaldean zuen ‘Chacra’ xume baina ospetsu hartan, ia bizitza osoan zehar parean izan duen Lucia Topolansky adiskideaz lagunduta.
2025 MAI. 14