Korrika Durangon barrena, Azoka omenduz

Korrikak Durango eta Iurretako kaleak zeharkatu ditu gaur, eta unea aprobetxatuz, aurten 50 urte bete dituen Durangoko Azoka omendu du. Azokako arduradunek ere hartu dute euren kilometroa. Euria ere protagonista izan da herri bizkaitarrean, baina hala ere, jende ugari bildu da lekukoaren atzetik.

2015 MAR. 23