Lyongo hainbat alderdi eta eragile ere euskal presoen eskubideen defentsan
Espetxe bira Poitiers ingurura iritsi da gaur (MAPA etapaz etapa), aurreko astea Lyonen amaitu zuen Etxerat, Bagoaz eta Sarek antolatutako martxak eta bertako igaroaldiaren bideo laburpena da hau. Bertan, besteak beste, France Insoumise alderdiko kontseilari bat, Andrea Kotarac, ageri da, euskal preso politikoen eskubideez hizketan, «nahiz eta Frantzian preso politikorik ez dagoela dioten». Giza eskubideen ligako (LDH) Patrick Canin ere mintzo da urrunketaren aurka eta larriki gaixo diren presoen askatasunaren alde.
Lyonen, gainera, eskualdeko kartzela administrazioko zuzendariarekin bildu zen ostiralean birako ordezkaritza eta LDHren lokalean hitzaldia eman zuen.
2017 AZA. 27
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari elkarrizketa
Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiari elkarrizketa
Leporaino beteta harrera egin dio Bilbok Gabarrari, 40 urteko itxaronaldiaren ondotik
Tres hijos de Ismael Haniyeh muertos por el Ejército de Israel
Giro aparta Sevillan, Athletic-Mallorca finalaren aurretik