Manex Agirrek bete du Plaza Hutsa

Manex Agirre izan da Plaza Hutsa egitasmoko aste honetako gonbidatua. Euskara teknikaria eta bertsolaria da arabarra eta aro politiko eta sozial berri honek euskarari begiratuko diola defendatu du elkarrizketa osoan zehar.
Euskal herrigintzaz gogoeta egin nahi duen plaza birtuala da Plaza Hutsa egitasmoa. Irati Jimenez kazetari eta idazleak estreinatu zuen joan den astean oholtza eta astero gonbidatu berri bat izango dute.

2018 MAI. 10