Maria Jesus Salegi, Josu Zabalaren ama: «Beti jakin izan dugu ez zuela bere buruaz beste egin»

Hogei urte pasa dira, baina ondo asko ditu gogoan Josu Zabalaren amak 1997ko martxoko egun haiek. Mendatan azaldutako gorpua bere semearena zela jakin zutenetik, kartelak jartzen aritu ziren haren aurpegiarekin, ea norbaitek zerbait ikusi ote zuen, eta inguruko baserrietan galdezka. Maria Jesus Salegik zalantzarik ez dauka Josuk ez zuela bere buruaz beste egin. Berarekin eta bere alaba Nereakin ezagutu du NAIZek gorpua aurkitu zuten tokia.

2017 MAR. 23