‘Probatu ez duenak ez daki zer den hau’ (trailerra)
Badira 27 urte ateari ostikoa eman eta gaztetxea lortu zutenetik Gasteizen. Urtemugaren aitzakian ‘Probatu ez duenak ez daki zer den hau’ izenburua daraman dokumentala osatu dute bertako kideek. Hirubu arabarrean pare bat aldiz eman ondoren, kanpora zabaldu nahi dute orain eta gaztetxe bira antolatu dute azaroa eta abendurako. Azaroaren 6an Donostiako Kortxoenean izango da ikusteko aukera, 20an Bilboko 7katun, 21ean Erandioko Kalezulon, abenduaren 4an Gasteizko arte eskolan, 11n Altsasun eta 12an Iruñeko Kalekalde gazte lokalean. Biraren ostean, NAIZen izango da dokumentalaren manaldia, abenduaren 15ean.
2015 URR. 28

EH Bilduk subiranotasuna aldarrikatu eta bere burua eskaini du ziurgabetasun globalaren aurrean

Gazte Topagunea: «Euskal Herrian irabazteko benetako aukerak ditugu»

Abiatu da Gazte Topagunea Abadiñon, ehundaka gazte independentisten babesarekin

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiari elkarrizketa

Sudan_gerran