Rufianen agerraldia hizkuntza koofizialen erabilerari buruz

Gabriel Rufian ERCko diputatuak katalanez hitz egin du Kongresuan. «Ahal dudalako, Kataluniako eskolari esker, nire herriko hizkuntza delako, eta gehien maite dudan pertsonarekin, nire semearekin, erabiltzen dudan hizkuntza delako», azaldu du. Eskuinak jarritako oztopoen ondorioz, euskara, katalana edo galiziera erabiltzea «ekimen iraultzailea» dela azpimarratu du.

2023 IRA. 19