‘Soinujolearen semea’ filmaren grabaketan

Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberrian oinarrituta pelikula grabatzen ari dira, Fernando Bernuesen gidaritzapean, eta atzo Donostiako Miramar Jauregian aritu ziren filmaketa lanetan. Bertara bisita egin zuen NAIZek.  Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Mireia Gabilondo, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoy aktoreek parte hartzen dute, besteak beste, 2019ko urtarrilean estreinatzea espero duten film honetan.

2018 EKA. 15