Trail estazioak, mendian korrika eginez gozatzeko

Gure artean erabat hedatu den kirola da mendi lasterketa. Mendi eta eremu asko dira Euskal Herrian korrika egiteko egokiak, baina orain arte ez geneukan trail estaziorik, alegia, korrika egiteko ondo markaturiko eta ezaugarri ezberdinetako -hasi errazetik eta gogorreraino- zirkuito multzorik. Aukera eta zerbitzuz ondo hornituriko bat daukagu orain, Aizkorri eta Aralargo Euskal Trail Estazioa, bi «ate» dituena, Abaltzisketan eta Zegaman hain zuzen, eta bietako ibilbideak eta zerbitzuak ezagutu ditu NAIZek.

2015 EKA. 18