Txakolina, uztaldi betean udazkenarekin

Uzta garaia da txakolinaren mahastietan. Bizkor egin beharreko lana aurten, eguraldiak hala behartuta. Kalitatea ona izango omen da, eta kantitatea iazkoa baina handiagoa. Mahastietan eta upategietan azken urteotan egindako lanari esker, txakolina maila gorenera iritsi da, eta Euskal Herrian bertan ezik kanpoan ere ospea hartzen ari da, Itsasmendi elkarte bizkaitarreko Garikoitz Riosek NAIZi azaldu dionez.

2015 URR. 16