‘Txoria txori’, Ugandako gazteen eskutik
2019/12/26
Loading player...

Iganga hiria, Kampala eta Nairobi arteko bidearen erdian, lehortetatik, gatazka armatuetatik eta era guztietako krisietatik ihes egindako etnien migrazioen bidez hazi den hiria da. Bere ezaugarri handienetako bat pobrezia da. Beste bat: alkoholismoa. Orokorrena: etorkizuneko aurreikuspenik eza. Iganga Community Brass Band tokiko ekimeneko proiektua da, eta haurrei eskolak doan ematen dizkie ikastetxetik ateratzean. Gainera, banda, aldi berean, aterpe etxe bat da, abandonatutako haurrak babesten dituena.

Haurtzaro osoa musika eskolan bizitzen, lanbide bat eskuratzen dute: musikariena. Horietako askok, helduarora iristean, lana aurkitzen dute. Xedea proiektu horri eustea eta prestakuntza-aukerak handitzea da, informatika edo beste jarduera batzuk eginez. Orain ‘Txoria txori’ abestiarekin ausartu dira.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.