‘Zarena gara’, buruko gaixotasunen inguruko estigma sozialen aurkako film laburra
2018/10/12
Loading player...

Aita Menni ospitalean, besteak beste, buruko gaitxotasunak dituzten pertsonekin egiten dute lan. Gaixotasuna sufritzen duten pertsonenganako estigma soziala gizartean oso presente dagoela iritzi dute eta, hau dela-eta, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan ‘Zarena gara’ film laburra egin dute.

Bertan, ikuspegi positiboa baina erreala planteatzen da, estereotipo estigmatizatzaileetatik urrun, eta giza ikuspegi baten alde egiten dute. Urriaren 10a Buru Osasunaren nazioarteko eguna izan zen eta orduan zabaldu zuten lana.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.