Zetak: ‘Zeinen ederra izango den’

Zetak taldeak bideoklip berria estreinatu du bere jarraitzaileei mezu itxaropentsu, nostalgiko eta indartsua emateko. Bideoklipa egiteko, irudiak bidaltzeko eskatu zieten zaleei eta guztira 9.000 bideo baino gehiago jaso dituzte. Gaur, emaitza argitaratu dute.