Zinema(H)abian, zinemaren teknikak eskolan

Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta errodatuz ikasten da errodatzen. Hartu kamera, mikrofonoa eta tripodea eta... grabatzera! Hala dabil eguna joan eta eguna etorri Lasarte-Oriako Oriarte institutuko ikasle eta irakasle talde bat, Zinema(H)abian proiektuan parte hartzen baitu. Mikel Gurrea zuzendariaren gidaritzapean, talde lana dute gakoa eta euskara lan hizkuntza. NAIZ haiekin izan da, ekimenaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko.

2018 MAR. 25