Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuak astinduz

Inauteriak ate-joka hasi diren honetan, zubietarrak eta iturendarrak hasi dira joareak astintzen. Lehenen txanda izan da astelehen honetan; bidean aurtiztarrekin elkartu, eta Iturengo bizilagunak bisitatu dituzte beren indar eta irriz. Asteartean bisita itzuliko diete iturendarrek.

2026 URT. 26