XILABA txapelketaren spota.
Bertsolaritzaren garapenerako txapelketak duen garrantzia azpimarratu dute gaur Senperen aurkeztu duten 2012ko Xilaba bertsolari txapelketaren berri ematean. «Xapelketa, xapel meta» izenburuarekin aurkezten dute txapelketa bera ere webgunean.
Bi urtez behin egiten den txapelketan 16 bertsolarik parte hartuko dute aurten eta jauzi nabarmena, finalarena; lehen aldiz Baionan (Laugan) izango baita azaroaren 10ean, Donibane Lohizunen egiten zuten orain arte.
Lehen kanporaketa Altzürükün izango da urriaren 6an eta urriaren 13an bigarrena Kanbon. Finalerdiak Hendaian (urriak 20) eta Donibane Garazin (urriak 27) izango dira.
Bertso eskolen garapena
Gaurko agerraldian txapelketak bertsolaritzari hiru herrialde hauetan egiten dion ekarpena nabarmendu nahi izan dute eta datuak ere eman dituzte. 2010ean 61 haur ziren bertso eskoletan eta iaz, berriz, 140ra iritsi ziren. Aurten ere gorakada izan dela aipatu dute.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
