Zetak-ek dena prest du Illunbeko hitzordu hirukoitzerako
Date
05.09.25 - 07.09.25
Lieu
- Donostia
Dena prest du Zetak-ek Ilunbeko kontzertuetarako. Ostiral honetatik igandera bitartean hitzordu berezia dute zaleek. «Espazioaren birplanteamendu bat egin ostean», irailaren 5, 6 eta 7an emango dituen kontzertuetarako pista-sarrera gutxi batzuk gehiago jarri ditu salgai. Albisteak oihartzuna izango du, urtarrilean salgai jarri zirenean, ziztu bizian saldu zirelako ‘Aaztiyen’ ikuskizunaren sarrerak.
Zetak prest dago euskarazko musikaren historian zuzeneko indartsuenetako bat eskaintzeko. Sarrera berriak salgai daude salmenta-kanal ofizialetan.
2025eko urtarrilean iragarri zen ‘Mitoaroa’ ikuskizunaren bigarren atala izango da hau. Iruñeko Nafarroa Arena agertoki erraldoian bi egunetan 30.000 pertsona batu ondoren, kontzertu hirukoitz hauekin Zetakek apur bat gehiago tenkatu nahi baitu ‘Mitoaroa’ ikuskizuna.
Nafarroa Arenako agertoki erraldoian bi egunetan 30.000 pertsona batu zituzten. Donostian, hiru gauetan, guztira 40.000 pertsona bilduko dira, eta urte hasierako kontzertuek baino ikusmin handiagoa sortzea espero da.
«Hitz lodiak dira hauek», onartu zion urte hasieran Pello Reparazek, proiektuko ahots eta buruak, honela erantzun zuen NAIZekin egindako elkarrizketan. «Lehen espektatiba bazen, baina bagenuen argi eta garbi esku artean espektatiba horien alturan egon zitekeen ikuskizunik, bagenituen hainbat karta gordeta. Baina orain presioa erabatekoa da. Gogoz helduko diogu. Aste batzuk pasatzea eta hasiko gara berriz buru-belarri».
Emplacement
Ilunbe
Donostia.