0 commentaires

Ikasturte hasierarekin lagundu nahi du Euskal Wikipediak

Loading player...

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak lagundu nahi du. Laguntzeko daukaten borondatea agertu eta hezkuntzako langileentzat mezua zabaldu dute. Euskarazko edukiak sortzeaz gain ikasleek zerbait berria ikasteko aukera izan dezaten nahi dute eta horretarako sortua duten Hezkuntza ataria horren mesederako jarri dute.

Konpetentzia digitalak landuz elkarlana, ikuspegi kritikoa, informazioaren baheketa eta sorkuntza bultzatu nahi dutela gaineratu dute. Horretarako "bidaia elkarrekin egin nahi dugu,...

0 commentaires

Solasaldia, egungo hezkuntza ereduak krak egin dezan

Loading player...

Konfinamendu garaian egin den beste solasaldi ezinbesteko bat da hau: "Irakaskuntza COVID-19aren paradigman. Zein toki du eskolak?"

Izenburu hau hartu zuen Iruñeko Katakrak-ek antolatutako hezkuntzari buruzko hizketaldi digitalak. Katakrak-ek COVID-19 osteko mundua irudikatzeko antolatu dituen solasaldietako bat izan da hau, hezkuntzari loturikoa.

Horretarako, hezkuntza komunitateko kide diren Iosu Ihabar eta Nora Salbotx izan zituzten mintzakide. Ondoren gogoetak utzitako bideo osoa...

0 commentaires

OinHerriren jardunaldi digitalak ikusgai

Loading player...

OinHerrik bere proiektu zein sarea zer den azaltzeko eta Herri Hezitzaileen esperientziak ezagutzera emateko, jardunaldia antolatu zuen iragan maiatzaren 26an. Berezia izan zen topaketa, izan ere, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, modu telematikoan egin behar izan zuten, on-line.

Orain, www.herrihezitzailea.eus atarian, jardunaldiaren emisio guztia jarri dute eskura eta NAIZ+eko nire blogera ekarri dut bideoa.

0 commentaires

Hezkuntza burujabetzaren aldeko ikasle greba

Hezkuntza burujabetzaren aldeko ikasle greba

Kalera irtengo dira, berriz ere, Euskal Herriko ikasleak, ostegun honetan. Greba orokorra deitu dute, eta oraingoan, hezkuntza sistema propioa izango dute aldarrikapen nagusia. Euskal Herriko hiruburuetan egingo dituzte manifestazio nagusiak: Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.

0 commentaires

Koldo Mitxelena institutuak oroimen historikoa lantzeko webgunea sortu du

Loading player...

Gasteizko Koldo Mitxelena institutuak 1936tik aurrera frankismo garaian Euskal Herrian pairatutakoa ikasleei modu argi eta pedagogikoan azaltzeko webgunea sortu du. Irakasleek gai honen inguruan izan duten kezka eta ikasleek garaiaren inguruan duten gero eta jakituria urriagoa kontutan izanda, egitasmo didaktiko honi bide eman diote.

Institututik adierazi dutenez, "web-orrialde honen helburua da hezkuntzaren bidez, hezkuntza komunitatearen bidez,  iraganean isilarazi eta ezkutatu zuten...

0 commentaires

Eskola elikaduraren inguruko nazioarteko GOZO jardunaldiak

Loading player...

Urriak 2, 3 eta 4an, I.go Nazioarteko GOZO jardunaldiak antolatu dituzte VSF Bidezko Elikadurak eta EHIGEk, Bilbon.

Eskola elikadura osasungarria eta iraunkorra oinarri hartuta, munduko txoko ezberdinetako esperientziak bildu nahi dituzte hiru egunetan zehar. Politika publikoen eragina, eragile eraldatzaileen praktikak eta esperientzia pedagogikoak ezagutzeko aukera egongo da. Honetarako Italiatik, El Salvadorretik, Kanariar Uharteetatik zein Akitaniatik etorritako kideak izango dira...

derniers posts
derniers commentaires