Articles archivés dans 2013-01

0 commentaires

Hondartzan Nassim Akhtarrekin

Goizeko lehen eguzki izpiek bazterretako itzalak sortu baino lehen ateratzen da neskato bat etxetik eta hondartzara abiatzen da, leiho-sareta ilunen atzean diren begirada zelatariak ekiditen, besapean surf taula bat duela. Auzokideak iratzarri baino lehen itsasoratuko da, goitik behera jantzita, arropaz estalia, nahiz eta ur geza, berean, epela dagoen.

Cox's Bazar, munduko hondartza luzeena da. 120 kilometro, milaka arrain espezie, milioika hondar ale, atzerantz egiten duten karramarro...

0 commentaires

Surfa Europan ez zela Biarritzen hasi

2003. urtean Drew Kampion eta Bruce Brown surflariek argitaratu zuten «A History of Surf Culture» liburua da ziur aski surf munduan eragin handien izan duen liburua. Gurean, «L'histoire du surf» edo «Historia de la Cultura del Surf» bezala aurki dezakegu. Liburuak datu interesgarri asko ematen ditu, baina ikuspuntu bat gehiago baino ez da. Hala ere, izan duen arrakasta medio, liburu hori «surfaren liburu santua» da.

Uruguaiko idazle isolaturen...

0 commentaires

Gallo eta kolore bako mundua

Aspalditik ezagutzen dut Gallo. Nire maisu eta bidaia kide aparta izan dut askotan. Gauza askogatik miresten dudan laguna da, eta orain, itsu geratu ostean, surf egiten jarraitzeko erakutsi duen indarrak ez nau batere harritu. Gallo horrelakoa da.

Gallorekin surf egitera joaten hasi nintzenean, bera bezala, begi bakar batekin surf egitea zer zen irudikatzen nuen maiz eta ondorioz, askotan egin dut begi bakar batekin surf egiteko saiakera. Azpiratzea bera ere zaila egiten zait, azkar edo...

0 commentaires

Oheak sutan

Lagun batek gomendatu dit Midnight Oil talde australiarra. Horien musika taupaka hastearekin batera aste honetan zertaz jardungo naizen pentsatzen hasi naiz, sofan eserita, lasai, surf aldizkarietako azken berriak irakurtzen ditudan bitartean. Halakoetan izan ohi den moduan, nire amaren hauts xurgagailua, nigandik metro eskas batera, hegazkin batek baino zarata handiagoa ateratzen hasi den arte. Normalean bazkalostean telebista aurrean lo hartzen hasten naizen momentuan pizteko programatua...