Bertsolari txapelketa nagusia 2013
Amets Arzallusek jantzi du txapela. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
NAIZ.INFO|BARAKALDO|15/12/2013

Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.

@ane_arruti|Gernika-Lumo|09/11/2013

Txapelketako estreinako saioa bere urtebetetze egunean tokatu zitzaion Amets Arzallusi eta Gernika-Lumoko entzuleei opari txikiak utzi izanak opari ederra ekarri zion bueltan berari: bigarren itzulirako txartela.

Naiz.info|Donostia|28/10/2013

Larunbatean Oionen jokatutako azken kanporaketak erabakita utzi zuen finalaurrekoetarako sailkatuen zerrenda. Hogeita lau bertsolarik egin dute aurrera txapelketan eta lehen saioa Gernikan izango da azaroaren 9an.

Amagoia MUJIKA|27/10/2013

Puntutan behetik joan da azken kanporaketa. Hartara, finalaurrekoetarako txartel bakarra banatu da Oionen, saioko irabazle Etxahun Lekuek eskuratu duena. Txapelketa datorren eskailerara igoko da orain, finalaurrekoetara, eta atzean utziko ditu segitzea merezi duten hainbeste. Hori da neurtu beharraren krudela.

Amagoia Mujika|Legazpi|19/10/2013

Igor Elortza eseriko da finalaurrekoetako aulki batean. Kinielak bete dira, beraz, Legazpiko saioko irabazleari dagokionean.

@ane_arruti|Altsasu|13/10/2013

Kartzelako lanarekin biribildu zuen Beñat Gaztelumendik atzo arratsaldeko saioa. Deskribapenen maisu dela erakutsi zuen Altsasun.

Page 3/ 5
Compléments
SAIOAK