La météo

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Temps pour aujourd'hui

GARBITZERA, BAINA FRESKOTIK

Zeruan hodei asko dela hasiko da eguna berriro ere ipar isurialdean, baina ez da euririk espero, eta pixkanaka, goizean zehar, ostarteak irekitzen joango dira. Hego isurialdean zerua garbiago agertuko da, baina goiza oso hotza izango da. Arratsaldean, lurralde osoan giro argia nagusituko da, nahiz eta, ipar partean, hodei batzuk geratuko diren. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, baina indar handirik gabe. Tenperaturek gora egingo dute, baina giro freskoa izango da.

Demain

Hodei baxu solte batzuk eta behe lainoa agertuko dira barnealdeko ibarretan, baina goizean zehar desagertuko dira, eta zerua urdin geratuko da lurralde osoan. Arratsaldean ez da aldaketarik espero, eta zeruak urdin egoten jarraituko du. Azken orduetan hodei baxuren bat agertuko da, baina ondoriorik ekarri gabe. Haizeak, goizean, hegotik joko du; arratsaldean, iparraldetik. Tenperaturek gora egingo dute, baina fresko egingo du.