La météo
Prévision de Joxe Landa (en basque)
Temps pour aujourd'hui

GAUR KASKARRALDIA ETA BIHAR  HOBEKUNTZA
 Gaur depresio arin bat jarriko zaigu parean eta berriro ere eguraldia moteldu egingo da, euri zipriztinak barreiatuaz. Haizeak, ipar ukitu gehiagorekin, pixka bat mugituz, laino baxuak ekarriko ditu arrastaka kostaldea zikinduaz. Euri gutxi, baina giro motela. Euskal Herri osoa hartuko du joera honek. Tenperaturak ere zertxobait galduko du eta mendi puntak zuritu ere bai agian. Oro har negu giro gordina ez, baina dezente petraldu bai. Isobarak kili-kolo, postura finkatu ezinean eta lainotzarra ugari parean.

Demain

Isobarak Galizia aldean kiribildu eta hobekuntza gauzatuko da hemen hego haize leunarekin. Ostarteak nagusi zeru sabaian eta euri arriskurik batere ez. Euskal Herri osoan nabarituko da hobekuntza. Atzo baino askoz epelago eta ederki nabarituko da giro hobearen sentsazioa. Gainera, kostaldean gehiago nabarituko da hobekuntza hau, tenperatura gehiago igoaz. Hego haizea pixka bat mugituko da zenbait lekutan, baina oro har ez da asko zakartuko eta giro atsegina gertatuko da gehienean.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)