Hiru egunetan lau kontzertuz gozatu genuen otsaileko azken asteburuan NAIZ kontzertuen barruan Hernanin egin zen zikloan. Asteburu indartsua izan zen bai bertan egon zirenentzat eta baita etxetik pay per view bidez ikuskizunak jarraitzeko aukera izan zutenentzat ere. Orain, nahi duen orok kontzertu haiek ikusteko aukera izango du ekainaren 14tik 17ra, gaueko 22:00etatik aurrera eta 24 orduz.
Astelehenarekin hasita, ekainaren 14an, Zea Maysen kontzertua izango da lehendabizikoa. Esan bezala, 24 orduz jarriko dugu NAIZen webgunean ikusteko moduan Errekaldeko taldeak eman zuen kontzertua. Hurrengo egunean, ekainaren 15ean, berriz, Des-Kontrol Arrasateko talde mitikoaren ikuskizuna egongo da eskuragarri. Asteazkenean, hilak 16, Bergarako Brigade Loco taldekoen txanda izango da eta, bukatzeko, ekainaren 17an, ostegunarekin, Skakeitan talde donostiarraren kontzertuarekin Hernanin izan zen kontzertu zikloa itxiko dugu.
Egunean behin kontzertu bat ikusteko aukera izango da, beraz, datorren astean. Hernanin bizi izan genuen zirrara hura pantailaz bestalde iritsiko da datorren astean, TAOMek, Fokuk eta NAIZek egindako elkarlanari esker. Ez galdu gero, oraingoan irekian izango dira-eta!

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek





