
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g muskuilu fresko, 2 lata muskuilu eskabetxetan, 3 gaztatxo, 4 txatka makil, 2 koilarakada maionesa.
Zailtasuna 1
1. Garbitu ondo muskuiluak. Eltze batean muskuiluak eta ur pixka batekin jarri. Egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.
2. Latazko muskuiluei salda kendu.
3. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Lodia geratzen bada, gehitu eskabetxeko salda. Aldiz, arinegi bada, gehitu maionesa edo gaztatxoa.
4. Hozkailuan sartu eta ogi txigortuekin jan.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 lata muskuilu eskabetxetan, 150 g hegaluze oliotan, 90 g gazta krema.
Zailtasuna 1
1. Hegaluzeari olioa kendu.
2. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Hozkailuan sartu eta pikoekin jan.
HIRUGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 lata muskuilu eskabetxetan, 4 surimi makil, 150 g Philadelphia gazta, piper gozoa.
Zailtasuna 1
1. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
2. Gainetik piper gozoa bota eta hozkailuan sartu. Natxo edo tortitekin jan.

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
