Amagoia Bilbao

Bakailaoa txangurrurekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 bakailao puska, txangurru bat, tipula bat, porru erdia, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, koñaka, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 3 piper txorizero, olioa, gatza.

Zailtasuna                            3

1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik.
Saltsa:
1. Piper txorizeroak 15 minutuz ur epeletan beratzen utzi. Xukatu.
2. Zerrendatan moztutako tipulak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Piperrak eta bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Betegarria:
1. Txangurrua egosi. Atera, hozten utzi eta haragia atera.
2. Txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olioarekin errregosi.
3. Txikitutako tomatea gehitu eta erregosi.
4. Txangurruaren haragia eta koñaka pixka bat bota eta erre.
Bukatzeko:
1. Lurrezko kazola batean baratxuri bat eta 300 ml olio berotu, baratxuria gorritu arte. Sutatik kendu eta epeltzen utzi.
2. Bakailaoa sartu eta egosi, su eztitan, 60 gradutan, 8 minutuz.
3. Sutatik kendu eta kazola mugitu, saltsa loditu arte.
Platerak saltsa marra batzuekin pintatu. Gainean txangurrua, bakailaoa eta bere saltsa jarri.