
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g indioilar izter (hezurrik gabe), 650 g barrengorri, 8 baratxuri fresko, olioa, soja saltsa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Indioilarra dadotan moztu eta gatza bota.
2. Baratxuriak garbitu eta moztu. Olio zurrusta batekin zartagin edo wok batean 2 minutuz erregosi, su ertainetan. Atera.
3. Indioilarra sartu eta 4 minutuz arin erregosi. Atera.
4. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Sartu eta arin erregosi.
5. Zurrusta bat soja saltsa, baratxuriak eta indioilarra gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g indioilar izter (hezurrik gabe), 2 baratxuri ale, tipuleta bat, 500 g barrengorri, 100 g ziazerba, 100 ml garagardo, 2 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Indioilarra dadotan moztu eta gatza bota.
2. Zartagin edo wok batean indioilarra olio pixka batekin arin erregosi eta atera.
3. Txikitutako baratxuriak eta tipuleta sartu eta erregosi. Garagardoa gehitu eta egosi.
4. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Gehitu eta arin erregosi.
5. Zerrendatan moztutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi.
6. Indioilarra eta tomate saltsa gehitu eta nahastu.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
