
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g ilar, 2 patata, porru bat, baratxuri ale bat, 100 g arbi, 2 orburu, 700 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako porrua, baratxuria eta arbia olio pixka batekin erregosi.
2. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta eragin.
3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi.
4. Ilarrak gehitu eta beste 5 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
6. Orburuak garbitu eta zerrendatan moztu. Olio ugariarekin frijitu eta paper baten gainera atera.
Krema lau ontzitan banatu eta orburuarekin apaindu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g ilar, tipula erdia, porru erdia, 100 g kuiatxo, 200 g patata, 700 ml salda, 4 koilarakada esne-gain, gatza. Pistatxoak.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako porrua, tipula eta kuiatxoa olio pixka batekin erregosi.
2. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei patata gehitu eta eragin.
3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi.
4. Ilarrak gehitu eta beste 5 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Krema lau ontzitan banatu eta gainetik txikitutako pistatxoak bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
