
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g itsas-zapo solomoa, 16 otarrainxka, piper berde bat, piper gorri erdia, piper ori erdia, olioa. Marinada: baratxuri ale bat, 100 ml olio, 40 ml ozpin, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Itsas-zapoa 24 dadotan moztu.
2. Otarrainxkak zuritu, barruan daukaten hari beltza kendu eta osorik utzi.
3. Piperrak garbitu eta dadotan moztu.
4. Burduntzi bakoitzean 3 dado arrain, 2 otarrrainxka eta piperrak txandakatu.
5. Marinadaren baratxuria eta perrexila txikitu eta beste osagaiekin irabiatu. Burduntzien gainetik bota eta 5 minutuz utzi.
6. Plantxa bat berotu eta burduntziak erre, bi aldeetatik.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g itsas-zapo solomo, 24 otarrainxka, 8 perretxiko, 200 g kuiatxo. Marinada: koilarakada bat limoi zuku, koilarakada bat soja saltsa, 40 ml olio, koilarakada bat ezti, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Itsas-zapoa eta otarrainxkak aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Perretxikoak erditik moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Kuiatxoa garbitu eta 16 zatitan moztu.
4. Burduntzi bakoitzean 3 dado arrain, 3 otarrainxka, perretxikoa eta kuiatxoa jarri.
5. Marinadaren osagaiak nahastu.
6. Plantxa bat berotu eta burduntziak marinadarekin erre.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

«Oso pozik gaude bezeroek eman diguten erantzunarekin»

Los Motos se mueven de nuevo
