Bakarrik eta libre

«Hankartea airean eta ibili Mediterraneoan» esaldiarekin laburbildu du Gema Lakuntzak bidali digun argazkia. «Ama naizenetik –argitzen digu– askatasuna hitzak zentzu berri bat hartu du niretzat; ni naizelako nire semeek egin, jan, ikusi... dezaketena kontrolatzen duena eta estatus honetatik semeei beren bidea egiten uztea eta ikustea zoragarria da, benetan!!!». Guri txiki honen irudiak bizitzarekiko jakin-mina, askatasun gosea, ezagutzeke dagoenaren erakargarritasuna... denak biltzen dituela iruditu zaigu. Imanol Urbietaren kanta pare bat ekarri dizkigu gogora: “Txiki txiki txikia” («Eskuak ukitzeko, bi oinak ibiltzeko. Handitzen, handitzen...») eta “Bakarrik eta libre” izenekoa («Bakarrik eta libre badoa. Bakarrik eta libre gaztea. Poltsikoan eskuak, oinak arrastaka. Luzea da bidea. Luzea da»).

«Munduko txapelketa irabazi nuen erabat itsu geratu nintzenetik lau urte bete zirenean»

«El capitalismo ha acabado con el campesinado, último reducto de autonomía frente al consumismo»

De recogedor de algodón a bluesman mayor

Crudivorismo, la dieta de los alimentos crudos
