ARGAZKI ERREPORTAJEA

Opinel labanak, Alpeetatik mundu osoko poltsikoetara

(Olivier Chassignole AFP)

Ziur, inguruan baduzula Opinel labana erabiltzen duen norbait, edo zu zeu izan zaitezke perretxikotarako edo beste hamaika beharrizanetarako erabiltzen duen pertsona. Labana beti patrikan daraman horietakoa. Aizto ezagun hau Estatu frantseseko Alpeetan egiten da artisau eran. Eta hauxe da sortze prozesuan ateratako argazki bilduma ederra.

Opinel labanak, maiz mendian erabiliak, Alpeetan du jatorria. Joseph Opinelek XIX. mende amaieran sortu zuen Chamberyn, eta gaur egun mundu osoan banatzen da. Zorroztasuna da labanaren ezaugarri nagusia eta, ezkerreko irudian ikusten den bezala, lantegian bertan bermatzen dute ezaugarri hori.

Xafla desberdinak dituzte Opinel labanek, beheko ezkerreko irudian ageri den bezala, eta askotarikoak dira kirtenak ere. Klasikoak badaude, baina aurreko orrialdean azaltzen den moduan, badira apaingarri koloretsuagoak dituztenak ere. Gaur egun 180 langile inguru ditu enpresak. 2022ko datuen arabera, urte hartan 6,5 milioi labana saldu zituzten 70 herrialdetan.