«Granadako emaitzak burua eta hankak askatzen lagunduko digu»

Asteburua emankorra izan da Eibarrentzat aspaldiko partez. Ibiltzeko bidea badago oraindik, baina zama arinagoa da dagoeneko.
Berdinketa irakurketa gehien eskaintzen duen emaitza da. Baina kasu honetan konforme zaudete.
Pozik gaude, dudarik ez. Puntu bat gutxi dela eman dezake askotan, baina guretzat aurrerapauso nabarmena izango delakoan nago. Egia da irabazi nahi genuela, baina kontuan hartuta partida nola joan zen, bolada txarretik irten garela, eurekiko abantaila mantentzen dugula, nondik gentozen... Zalantza barik, ontzat ematen dugu.
Izan ere, hori zen helburua, partida on bat egitea baino. Aurreko asteotan hobeak ikusi ditugu, baina ez dute askorako balio izan.
Ez nuke hainbeste esango. Galtzeko moduak daude, bolada honetan oso partida desberdinak egin ditugu. Eta galdu arren, joko ona egiteak, irudi ona emateak, lagundu egiten du, egindako lanari zentzua ematen dio. Baina egia da egoera batzuetan behar duzun gauza bakarra, konfiantza konpondu dezakeen bakarra, emaitza on bat dela. Gainera, ez dut uste Granadan hain gaizki ibili ginenik, batez ere egoerak jokoa baldintza dezakeelako. Eta halere, lan defentsibo oso ona egin genuen; Granadak menderatu bai baina arrisku gutxi sortu zuen.
Eibarrek gutxiago. Azkenaldi honetan baloiari eutsi eta mugitzeko arazoak izaten ari zarete.
Egia da, baina horrek azkenaldiko egoerarekin zerikusia duela uste dut. Astero galtzen duzunean, zure burua sailkapenean gero eta atzerago ikusten duzunean, alaitasun puntu bat galtzen duzu, hankak pixka bat dardaratzen dira, antsietate puntu bat agertzen da eta zailagoa da erabaki zuzena hartzea... Horregatik esan dizut Granadako puntua aurrerapauso handia izan daitekeela. Emaitza honek burua eta hankak askatzen lagunduko digu.
Beharrezkoa, mailari eusteko.
Ez gara itsutuko. Argi daukagu non gauden, ze bide zaila daukagun aurretik eta hau dela gure errealitatea. Baina lehen itzulikoa ere gure errealitatea zen; partida onak egiteko eta emaitza onak lortzeko gai gara.
Hori guztia kontuan hartuta, Eibar Lehen Mailan ikusten duzu datorren denboraldian?
Bai, helburua oso zaila da, igoera bezain zaila. Baina azken minutura arte borrokatzeko prest ikusten dut taldea eta mantentzea lortuko dugula uste dut.
Eta zure burua ere Eibarrekin Lehen Mailan ikusten duzu?
Ezin dut erantzun. Eta gainera, norberaren egoerarekin despistatzen bagara, askoz zailagoa izango da helburua eskuratzea.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
