AEBen eta Iranen arteko bilerak espiatu izana leporatu diote Israeli
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren eta Barack Obama AEBetako presidentearen arteko harremanek okerrera egin dezakete «The Wall Street Journal»-ek atzo argitara eman zuen informazioaren eraginez: Tel Avivek espiatu egin ditu Teherango ordezkariek munduko potentzia handienekin egin dituzten negoziazio nuklearrak.

New Yorkeko egunkariak atzo emandako informazioaren arabera, AEBetako goi kargudun batek jakinarazi dio israeldarrek estatubatuar agintarien sekretuak «lapurtu» izan dituztela.
Bertsio horren arabera, Israelek AEBetako Kongresuko parlamentari batzuei eman zien bildutako informazioa, beraiek Etxe Zuriaren ahaleginen aurka erabil zitzaten.
Barack Obamak sekulako garrantzia eman dio Iranekin egiten ari den negoziazio prozesuari. Asiako herrialdeak abian duen egitasmo nuklearra arma atomikoak ekoizteko ez erabiltzea da Suitzako Lausanan egiten diren negoziazioen helburua, baina Israelek alde batetik eta parlamentari errepublikanoek bestetik, Obamaren asmoak hankaz gora bota nahi dituzte, presidente beltzaren haserrea eraginez.
Nazio Batuen Erakundean AEBek Israeli ematen dioten babes diplomatikoa bertan behera uzteko aukera aipatzera iritsi dira estatubatuarrak.
«Informazio hori egiaren kontrakoa da» esanez erantzun du Avigdor Lieberman Israelgo Atzerri ministroak. «Israelek babestu egin behar ditu segurtasun alorreko bere interesak, jakina. Horregatik dugu geure inteligentzia zerbitzu propioa. Baina guk ez ditugu AEBak espiatzen», esan du politikari ultraeskuindarrak.
Beste iturriak?
«Gure informazioa beste iturri batzuetatik lortu genuen, ez AEBen aldetik. Gaiari buruzko arauak oso argiak dira eta ez ditugu aldatu azken hamarkadotan: ez ditugu AEBak espiatzen, ez zuzenean ez zeharka», adierazi du Liebermanek. «Negoziazio horietan beste esku-hartzaile batzuk ere badaude, irandarrak barne», erantsi zuen israeldarrak, lortutako informazioa beste iturriren batetik eskuratu dutela aditzera emanez.
Benjamin Netanyahuren Gobernuak makina bat ekimen jarri ditu abian negoziazio nuklearrak zapuzteko. Nabarmen- tzeko modukoa da hilaren 3an lehen ministroak berak AEBetako Kongresuan, eta Etxe Zuriari aldez aurretik ezer esan gabe, eskaini zuen hitzaldia. Obamaren Gobernuaren haserrea eragin zuen Netanyahuk, beste askotan egin izan duen moduan.
Jonathan Rynholdek, bi herrialdeen arteko harremanen inguruan liburu bat idatzi duen adituak, uste du Obamaren eta Netanyahuren arteko harremanak punturik txarrenean daudela, elkarren arteko etsaitasunak agerian uzten duenez, AFP agentziari adierazi dionez. «Ez dut uste inoiz egin denik publikoki hain salaketa pertsonal bortitza», esan du Rynholdek.
Netanyahuren sinesgarritasuna ere kinkan ipini du Etxe Zuriak. «Gaur gauza bat eta hemendik bi egunera beste bat esaten badigute, zer pentsatu behar dugu?», galdetu zuen astelehenean AEBetako Estatu departamenduko eledun batek.
Israelgo lehen ministroak hauteskunde kanpainan zehar agindu zuena betez gero, bera agintean dagoen bitartean ez da palestinarren Estaturik izango eta Jerusalem hiriak israeldarren mendean jarraituko du. Gainera, kolonia gehiago eraikiko dituela agindu zuen eta «arabiar-israeldarrak» (Israelgo pasaportea duten palestinarrak) botoa ematera joatea arrisku moduan aurkeztu zuen. AEBen errietaren ondoren, Netanyahuk zertxobait atzera egin du.
Las crisis entre la gran potencia y el aliado rebelde
La actual crisis entre EEUU e Israel es una de las más graves en las relaciones entre los dos aliados desde que la Administración Truman reconociese al Estado de Israel en 1948. Pero las relaciones entre la gran potencia y su rebelde e impertinente aliado ya han conocido otros momentos bajos, sobre todo en 1975, a propósito de la península de Sinaí, que Israel tenía ocupada desde la Guerra de los Seis Días en 1967. Washington instó a Tel Aviv a retirarse, pero los gobernantes israelíes se negaron alegando que para ello necesitaban un acuerdo de paz global con Egipto. El presidente estadounidense Gerald Ford informó al primer ministro israelí Yitzhak Rabin de que Washington volvería a evaluar las relaciones bilaterales y dejó de enviar armas. Finalmente Tel Aviv aceptó retirarse progresivamente de la península. El caso del espía nuclear Jonathan Pollard (1985) y los rifirrafes entre la Administración Bush y Tel Aviv (1990) en torno al proceso de paz con los palestinos precedieron a la actual amenaza de divorcio.GARA

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
