«Lilitarren ohorea» antzezlan berria estreinatuko da Zestoako Lili Jauregian

“Lilitarren ohorea” asteburuan estreinatuko da Zestoako Lili Jauregian. Urtarrilean etendako “Agur Lili” antzezlana indarberrituta itzuliko da antzerki taldea bigarren obra honekin. Irailetik ekainera asteburuetan egingo dira emanaldiak, eta uztailean eta abuztuan, asteartetik igandera. Bakarrizketa baten bidez, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek,  1678. urtera eramango ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzte bidean.