Jihadistek Egiptoko Armadaren aurka jo dute
Gutxienez bost soldadu eta hamabost erasotzaile hil ziren atzo Sinai penintsulan jihadistek Egiptoko Armadaren aurka egindako erasoetan. Morteroz eta arma arinez egindako erasoetan militarrek Sinain dituzten lau kontrolen aurka jo zuten.
Armadak plazaratutako agiriaren arabera, makina bat zauritu ere eragin zituzten erasook, militarren zein jihadisten artean. «Gainerako terrorista guztiak akabatzeko operazioa jarri dugu abian», erantsi du Armadak.
Sheij Zued hirian jarritako bi kontrol izan ziren jihadisten jomuga. Beste biak Rafah hirian daude, Gazako mugaren ondoan. Erasotzaileak goizaldean iritsi ziren eta RPG suziri-jaurtitzaileak erabili zituzten lehen momentuan, ondoren bestelako armekin jarraitzeko.
Armadak iaz jarri zuen abian Wilayat Sina talde jihadistaren aurkako kanpaina.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
