GARA
donostia

«Errepublikanismoa Gipuzkoan» liburua idatzi du Unai Belaustegik

Unai Belaustegik urte luzez egindako lanaren emaitzak argia ikusi du. “Errepublikanismoa Gipuzkoan (1868-1923)” liburua hutsune historiografikoa betetzera dator. Izan ere, Euskal Herrian oraindik asko falta da egiteko kultura politiko errepublikanoaren alorrean.

400 orritan zehar Gipuzkoan errepublikanismoak 1868 eta 1923 urte bitartean izan zuen bilakaera azaltzen da. Bi urte hauek mugarri izan ziren. Batetik, errepublikanismoa, Estatu espainol mailan, 1868an egin zen publiko lehen aldiz modu antolatuan. 1923an, berriz, Primo de Riveraren diktadurak errepublikanoen aldarrikapen publiko oro debekatu egin zuen, loaldi politikora baztertuz.

Unai Belaustegi mutrikuarraren liburuari Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak idatzi dio hitzaurrea.