Wiesbadenen ikusgai daude Stammel, Zumeta, Jauregi eta Sargamen artelanak

Donostiako Ekain artelanak galeriak bi erakusketa zabaldu ditu Alemaniako Wiesbaden hirian. Barbara Stammel, Jose Luis Zumeta, Koldobika Jauregi eta Sargamen artelanak daude ikusgai. Tamaina handiko erretratuak aukeratu ditu Euskal Herria bizitoki duen Stammel artista alemaniarrak. Jose Luis Zumetaren “Oi bihotz!” serigrafia liburua ere aurkeztuko dute Wiesbadenen. Koldobika Jauregik, berriz, egurrean zein burdinean landutako eskulturak eraman ditu. Sargamek ere neurri handiko margolanak aukeratu ditu. Rathaus-Foyerrean (udal aretoa) hilaren 17ra arte dago zabalik erakusketa eta Cerny + Partner galerian maiatzaren 22ra bitarte.