Oposiziorik gabeko bozketa Sudanen, Baxirrek bere agintea indartu dezan
Atzo hasi eta bihar bukatuko dira Sudango presidentetza eta legegintzarako hauteskundeak. Oposizioak bozketan esku ez hartzeko deia egin du. Atzo boto-emaile gutxi inguratu zen hauteslekuetara, jaieguna ezarri bazuten ere. Oposizioko zenbait kide atxilotu dituzte.

Omar al-Baxir presidenteak 25 urte daramatza agintean eta bertan jarraituko du, atzo hasi eta bihar amaituko diren hauteskundeetan berak irabaziko baitu, oposizioko alderdiek esku ez hartzea erabaki dutelako.
Al Baxirrek berak Khartum hiriburuan eman zuen botoa, Armadaren egoitza nagusitik oso gertu. Ibrahim Gandur presidentearen laguntzaileak kazetariei adierazi zien oso harro dagoela Sudango herriak eman duen erantzunarekin. Oposiziokoen boikota dela-eta, «beraien eskubide naturala» dela adierazi zuen, baina ezin dutela gainerako herritarrek bozketan esku har dezaten saihestu.
Al Umma (nazioa) da oposizioko alderdirik handiena, Sadeq al-Mahdi lehen ministro ohiak zuzentzen duena. Hasan al-Turabi kleriko islamistaren PCP Herri Kongresuaren Alderdiak eta Alderdi Komunistak ere hauteskundeetan parte ez hartzeko deia egin zuten. Hiru indar politiko horiek bat egin zuten “Erhal” («alde egin ezazu», arabieraz) kanpainarekin.
Joan den igandean, hauteslekuak zabaldu baino ordu batzuk lehenago, oposizioko hamabost kide atxilotu zituzten, boikotera deitzeagatik. Gainera, Esmat Abdelrahman Barne ministroak esan du Sudan Askatzeko Mugimendua-Ipar Sektorea izeneko gerrillak Hego Kordofango hautesleku bati eraso egin ziola eta eskualde horretan bozketak bertan behera utzi dituztela. Boikota eskatzen duten indarrei egotzi zien erasoa ministroak.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
