Kazetarien lana ez trabatzeko eskatu dute EH Bildu, LAB eta ELAk
Aurrena Gasteizko Legebiltzarrean, gomazko piloten eztabaidaren ondotik, eta gero EITBren egoitzan izan ziren «zentsuren» ondotik, kazetarien lana defendatu zuten EH Bildu, LAB eta ELAk. Azken honek Luke Uribe-Etxebarria EITBko Administrazio Kontseiluko kidearen dimisioa eskatu zuen.
Unai Urruzuno koalizioaren bozeramaileak kexa formala aurkeztu zuen, EAJko legebiltzarkidea ere baden Uribe-Etxebarria ETBko kamerari baten «jardun profesionala eremu publiko batean eragozten saiatu» zela iritzita. Legebiltzarreko presidenteari eskatu zion neurriak hartzeko, aurrerantzean inork ez dezan oztopatu kazetarien jarduna.
Urruzunok azaldu zuenez, herenegun, Legebiltzarreko osoko bilkuraren ondoren, Iñigo Cabacasen gurasoak sarreran zeuden. Joseba Egibar EAJko bozeramaileak agurtu, eta hizketan hasi ziren. Solasaldiaren interes informatiboari erreparatuz, ETBko kameraria grabatzen hasi zen, baina EAJko bi kideek gelditzeko eskatu zioten.
Parlamentuan eta EITBn
LABek ere bat egin zuen salaketekin. Erran zuenez, «lehen zentsura kasua» Parlamentuan gertatu zen, eta bigarrena, EITBn bertan, web zerbitzuan, kazetariak istiluaren bideoa eskegi eta laster arduradun batek, erdarazko bertsioa dagoeneko zintzilik zegoela eta sare sozialetan bolo-bolo zebilela ikusita kentzea egokitzat jo ez, baina bigarren maila batera pasatzea «eskatu» zionean. Honek zentsurari uko egin zion.
LABen proposamena, «zentsura eta kontrol ideologikoa amaitzeko», EITBk behar duen eredua berriro jendartearekin definitzea da.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
