Gazteak berriro ere protagonista
Etxeberri eta Ducassou, faborito nagusiak, Larralderen eta Bilbaroren aurka arituko dira Binakako final handian.

Iritsi da egun handia. Bihar 11.00etatik aurrera jokatuko da Baionako Moderne trinketean Berezkoen Binakako Txapelketako finala, eta berriro ere gazteak izango dira protagonista, eurak arituko baitira Buruz Burukoan aritu ziren bezalaxe.
Etxeberrik eta Ducassouk Larralderen eta Bilbaoren aurka neurtuko dituzte indarrak. Denak ere gazteak izango dira, eta norgehiagokak ikusmin ikaragarria sortu du, harmailak erabat betetzea espero baita, eta sarrerak erosteko ere arazoak izan daitezke, eskari handia baitago.
Ducassou eta Larralde elkarren aurka aritu ziren Buruz Buruko finalean ere, eta orduan Ducassouk aise irabazi zuen. Binakakoa, ordea, oso ezberdina da. Ez dauka zerikusirik bakarkakoarekin, baina berriro ere Ducassou aterako da faborito.
Etxeberri lagun duela, sekulako txapelketa egin du, eta partida guztiak irabazita iritsi dira finalera. Beraz, garbi dago bihar goizean dirua alde izango dutela. Horrek, halere, ez die garaipena ziurtatzen. Bi bikoteen arteko erreferentzia badago, eta oso gertukoa, txapelketa honetan lehen fasean ere neurtu baitziren. Orduan Etxeberrik eta Ducassouk oso eroso irabazi zuten, 40 eta 16.
Ducassou
Ducassou izan liteke gaur finalaren norabidea markatu dezakeen pilotaria, edo hori da, zaleek uste dutena. Askoren ustez, bera da une honetako onena, nahiz eta 23 urte besterik ez dituen. Etxeberri ere maila oso oneko pilotaria da, eta bien artean oso ongi moldatzen dira. Larralde eta Bilbao ere oso gazteak dira, 21 eta 23 urte dituzte. Larraldek Buruz Burukoan finala jokatu du, eta Binakakoan errepikatu egingo du. Bilbao bakarka finalerdietan sartu zen, eta orain finalera. Urte bikaina egin dute, baina biribiltzea falta zaie. Alabaina, bihar aurkari zailak dituzte.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
