«Tipi-tapa osasunez» egingo dute bihar
Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko campuseko Kirol Zerbitzuak “Tipi-tapa osasunez” ibilaldi ez lehiakorraren 12. edizioa antolatu du biharko. 9:30ean hasiko da jardunaldia.
EHUk atzo jakinarazi duenez, 13 kilometroko ibilbidea Bilboko Bizkaia Aretoan hasi eta Leioa-Erandioko EHUko kiroldegian bukatuko da. Han autobus zerbitzua egongo da, 12:30etik 14:30era, helmuga Astrabuduko metro geltokiarekin lotzeko. Jada 1.300 lagunek eman dute izena.
Nahi duen orok parte hartu ahal izango du hezkuntza eta osasuna uztartzen dituen martxan. Ibilaldiaren helburuak unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea dira. Gainera, ikasleek kredituak lortu ahal izango dituzte .

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La RDC registra el peor desastre minero del mundo en 60 años
