Zulotik atera beharra dago
Zuri-urdinek Jean Dauguerren jokatuko dute 18.30etatik aurrera, Grenoble handiaren aurka.

Avironen egoera oso larria da, denboraldian zehar izan duen okerrena, jaitsieran sartuta baitago. Gaurko norgehiagoka ere zitala izango du, nahiz eta etxean jokatuko duen. 18.30ean Grenoble hartuko du.
Frantziarrak sailkapeneko aurreneko bi postuetan lehen fasea amaitzeko borrokan dabiltza, eta Baionara lau puntuen eta ahal badute gehigarriaren bila etorriko dira. Zuri-urdinak etxean orain arte oso ongi ibili dira, baina azkenaldian zenbait zalantza ere piztu dituzte. Lapurtarrak denboraldiko unerik okerrenean daude, eta horri aurre egiteko ez dute aurkaririk samurrena izango.
Dena dela, zaleek badakite gaur zer dagoen jokoan, eta ez dute hutsik egingo. Avironek badaki talde handiak ere mendean hartzen eta horretan saiatuko da. Hori bai, galtzen badu, zuloan jarraituko du, eta aurkari zuzenek irabazten badute, euren egoera asko, ikaragarri okertuko da eta zuloak estaltzeko oso denbora gutxi izango dute.
Pointud, Van Rensburg, Etrillard, Romieu, Chocou, Igiñiz, Muller, Taele, Chisholm, Faaoso, Marmuyet, Monribot, Macome, Ollivon, Losutalot, Rouet, Fernandez, Ugalde, Foketi, Lovobalavu, Rocokoco, Fuster, Bustos Moyano, Oconnor eta Spedding dira Avironen deialdia osatzen duten jokalariak. Epailea, berriz, Blasco Baque izango da.
Pro 2 mailan, hiru partida geratzen dira lehen fasea amaitzeko, eta Biarritzek igotzeko borroka horretan jarraitzen du. Zuzeneko igoera hori lortzea ezinezkoa duen arren, igoera fasea jokatu nahi du, gero hori irabazi eta onenen artera itzultzeko. Horretarako garaipenak behar ditu, eta etorkizunari begira gaur, 18.30ean, Colomiersen zelaian jokatuko duen partida oso garrantzitsua izango da.
Frantziarrek igotzeko ia aukerarik ez dute, ez eta jaisteko ere, eta askotan ezer jokatzen ez duten talde horiek izaten dira arriskutsuenak. Gaur galtzea sekulako kolpea izango litzateke zuri-gorrientzat. Garaipena lortuta, eta Stade Montoisek eta Agenek irabaziko ez balute, sailkapenean hirugarren jarriko lirateke.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

«Erori ginen, altxatu gara, borrokan segitzen dugu»
