Agenda estilo berria
Lurra dar-dar izan da han egunotan. Plaken barneko mugimendu tektonikoak daude kanpoan izan den hondamendiaren atzean. Ondorio guztiek dute kausa, bestela ez ziren ondorio izango. Tira, halako kasuetan sikiera kausa berezkoa da, eta barnekoa oso, gizakien esku-sartzetik urrun. Bestelakoa da, ostera, ondorioena, kausa berak hemen edo han ez baititu ondorio berak uzten. Lurrikarak adibide. Edo krisia bera, urrunera joan gabe. Lur-kanpoaren kudeaketa nolakoa, itsasoarena barne, ondorioa halakoa. Ondorioak ia beti dira gizakien eskutikoak, eta kausak askotan ere bai, are gehiago kanpokoak direnean. Total, milaka lagun hondakinen artean gorpu eta halako hamaika hondakinen inguruan dardarka, zortzimilakoei begira. Eta zortzimilakoak eurei begira. Aldatuko ote zen horien altuera? Batzuena kezka horixe, seguruenik.
Tira, beste harira! Kolpea bada ere egunotan Lurraren kanporagoko espazioan gertatzen ari dena. Itxura batean, espazio-kargaontzi bat lurretiko aginduei jaramon egin ez eta jitoan dabil horko hortik, baina ezin esan noraezean dabilenik, Lurraren kontra ei dator eta. Kolpea bai, Progress baitu izena ontzi zer horrek. Progresoa Lurraren kontra! Adierazgarria. Ontzi horren bideak argi adierazten baitu Lurrak aspaldian hartutako orbitaren okerra.
Eta planetako euskaldunen munduan innobatzen segitzen dugu, bikaintasuna helburu. Hara! agenda estilo berria eskura, Legebiltzar Agenda. Egunik ez duen agenda! Erabakitzeko eskubidea, bai! Jakina! Prefosta! Noski! Baina egunik ez. Horren bidetik hurrengo legea jogurtei iraungitze-data kentzearena izan daiteke. Horren beharrean halakoa jarriko etiketan: jan eta ke garraztu arte, gero ere. Esportazioari begira ere badago pentsatuta, hurrengo lurrikara noiz izango den jakiteko modurik ez duten erreinuetan saltzekoa. Innobazioa halakoa!

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
