J.L.
GAZTEAK

Julen Larreak hasieratik bukaerara izan du kontrolpean neurketa

Julen Larreak irabazi zuen 19 urtez azpiko lehiaketa. Hiru lan ezberdin egin behar izan zituzten, eta proba guztietan mendean hartu zuen Etxeberria.

45 ontzakoa erlojuz kontra ebakiz hasi ziren, eta 54 segundo behar izan zituen Larreak, eta hiru gehiago, Etxeberriak. Gero, 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu neurtu ziren. Horretan Larreak 2 minutu eta 48 segundo behar izan zituen, eta 3 minutu eta 42 segundo, Joxean Etxeberriak.

Azkenik iraupen proba izan zuten, eta hori ere bizkaitarrak irabazi zuen. Bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko ebaki behar izan zituzten. 12.58 izan zen bere denbora eta 14.19, nafarrarena. Lan guztiak burutzeko, 16 minutu eta 40 segundo behar izan zituen Larreak, eta 18 minutu eta 13 segundo Etxeberria II.ak.

Idi-probak

Gaztelu Iturgintzaren idiek irabazi zieten Lopetegirenei, herenegun jokatu zen apustuan. Bakoitzak bi uztarri plazaratu zituen. Irabazleek 104 plaza egin zituzten, aurkariei bateko aldea aterata.