Fas Fatum
Kalitatezko informazioaren bila abiatu behar dugu, hezten gaituen hori, gugan itsatsiko dena». Alberto Garcia Sanchez antzezlari eta zuzendariak “La scène provoquée” liburuan aktorearen bilaketa eta heziketa kalitatezkoak aldarrikatzen ditu; norberak bere bidea egin dezan, bere lan sortzailean zein proposamen artistikoetan eragina izan dezan. Heziketa hori nahigabekoa izango da askotan, pixkanaka, ia oharkabean gure barnean bere lekua egingo duena. Informazio horiek gure inteligentzian itsasten dira oroimenean baino, dio Garciak. Eta horretarako denbora behar ei da, gogoetarako astia. Baina ez ote da oroimena inteligentziaren ardatzetako bat?
Badira 35 urte Ruper Ordorika lehendabiziko aldiz entzun nuela, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, Izukaitz talde eibartarrekin batera. Deigarria egin zitzaidan kantari ezezagunaren izenaren sonoritatea. Handik bi egunera diskoa erosi nuen eta ia buruz ikasi arte entzun. Ordutik oroimenean zein inteligentzian daude itsatsiak. Aresti irakurtzerakoan bezala, Ruperrekin erreferentzia euskaldun urbanoek deskubritu eta hezi ninduten, Atxaga deskubriarazi, asfaltoaren begiradan hezitakoa nintzen euskaldunaren izaera aldarrikatu. Urteak aurrera, ipuin ikuskariak sortzerakoan, orduko eragin haiek ia oharkabean irristatzen dira. Gure imajinarioaren fatum ekidiezina. Sormenaren

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»
