GARA
OKINAWA

Zazpi hamarkada eta gero, gerraren mamua Aberen politika baldintzatzen

Abe Japoniako lehen ministroak Okinawako guduaren 70. urteurrena zela-eta hitzaldia eskaini behar zuen atzo, baina manifestari bakezaleek ekitaldia erabat zapuztu zioten. Ez dute onartzen ez AEBek uhartean dituzten instalazioak eta tropak, ez agintariak egin nahi duen leku aldaketa. Washingtonentzat garrantzitsua da lekua, Txinatik oso gertu dagoelako.

«Ezbehar izugarriak jasan ondoren, bakeaz, segurtasunaz eta askatasunaz gozatu ahal izateak poztu egin behar gaitu», esaten hasi zen Shinzo Abe lehen ministroa. Oso hitzaldi laburra eskaini zuen, agian ekitaldira bertaratu ziren bakezaleek berarekin bat egiten ez zutelako, ez agintariarekin, ez eta bere politikarekin ere, eta oihuka erantzun zioten: «Joan hadi etxera!».

Okinawa uhartea Japoniako Ryukyu artxipelagoko irlarik handiena da. Bigarren Mundu Gerra amaitzean AEBek okupatu zuten eta horrela jarraitu zuen 1972ra arte. Gaur egun teorian ez dago okupatuta, baina Washingtonek bere tropak eta armak bertan ditu oraindik ere: Japonian AEBek dituzten 47.000 soldaduen erdiak bertan daude.

Egoera ez da okinawatarren gustuko. Takeshi Onaga gobernadoreak berak esku hartu izan du AEBetako tropen presentziaren aurkako mobilizazioetan.

Aberen Gobernuak lekuz aldatu nahi ditu estatubatuarrak. Gaur egun hiri eremu batean daude, eta Exekutiboak Henokora eraman nahi ditu, bertan herritar gutxiago bizi delako. Baina horrek suposatuko luke estatubatuarren presentzia asko luzatzea. Onadak berak salatu izan du hori pisu astunegia dela Okinawarentzat: «Estatubatuarren instalazioen %73,8 gure probintzian daude, eta Japonia osoaren azaleraren %0,6 baino ez da gurea». Berak AEBen basea Okinawatik ateratzea exijitzen du: hegazkinek eragindako zalaparta eta istripuak aipatzen dituzte herritarrek, marineek egindako bortxaketaz gain.

Esclavas sexuales surcoreanas demandan a Japón en EEUU

Diez mujeres surcoreanas que fueron víctimas de la esclavitud sexual del ejército imperial de Japón y los descendientes de otras dos fallecidas anunciaron ayer que demandarán al Gobierno nipón ante un tribunal de EEUU por los daños sufridos.

El colectivo de 12 víctimas interpondrá el próximo día 1 de julio en un tribunal de distrito de California su demanda contra el Ejecutivo de Shinzo Abe, al que reclamará dos millones de dólares por cada una, explicaron sus portavoces en una rueda de prensa en Gwangju, unos 270 kilómetros al sur de Seúl.

Las víctimas, todas ellas residentes en Corea del Sur, decidieron llevar el caso a EEUU tras varios intentos fallidos en su país y en Japón, explicó un portavoz.

Una de las miembros del grupo denunciante es Yoo Hee-nam, de 87 años, que el pasado viernes ya anunció su intención de denunciar a Abe, al Gobierno de Japón, a varias empresas y a un periódico del país vecino por el mismo asunto.GARA